jueves, 14 de junio de 2012

powerpointa

 Power point hau lehiaketa baterako egindako power point bat da.Nire taldearekin egin nuen.Power point programa erabiliz egin nuen,eta programa hori erabiltzen ikasi nuen.Power pointa blogera igotzeko arazoak izan ditut,ez bainekien nola igo,baina nire irakasleak lagunduta igo ahal izan dut.Europar batasunari buruzko power point bat da.Datuak eta argazkiak internetetik hartu ditugu taldekoek,eta lana banatuta,power pointa osatu genuen.      PP Aldizkaritza A,B,C bigarren taldea
View more PowerPoint from irmaor

jueves, 24 de mayo de 2012

Baliabide zerrenda

Baliabide zerrenda hau,power point bat egiteko bilatu behar izan dugun informazioa lortu dugun tokien baliabide zerrenda da.
"Zahartze Aktiboa eta Belaunaldi arteko Elkartasunaren Europar Urtea"-ren inguruko BALIABIDE ZERRENDA


Belaunaldien arteko elkartasuna sustatzen duten eta etengabeko heziketa bermatzen duten erakundeen link-ak:




erreportaia

Idazlan hau,erreportai bat da.Erreportai honen gaia errealaren egoera txarra da.Phillip Montanierreri botatzen diote errua zale askok.Lan honekin ikasi dudana,gai errealista bat hartu eta gai hori sakontzea izan da,informazio gehiago lortuz.

Philip Montanier,Errealaren egoeraren errudun?

Philip Montanier udan iritsi zen Errealera frantziako ligatik,erreala 2.mailatik igo ,eta hurrengo denboraldian taldea lehenengo mailan mantendu zuen Martin Lasarte,errealako entrenatzaile ohia kanpoan utzita.Errealako zaleek ez zuten ulertzen erabaki hau,Martin Lasartek lan ona egin baitzuen errealean.Gainera,errealak milioi erdi bat euro ordaindu zuen Philip Montanier frantziarrarengatik.Philip Montanier taldearen jokoa zearo aldatzen saiatzen ari da,eta denboraldia oso ondo hasi zuten errealako jokalariek,eta emaitzak iristen hasi ziren.Baina denbora pasa ahala,errealak bere maila ez du mantentzen jakin eta 21 puntutik,bat bakarra lortu du.Une honetan,erreala ligako azken postuan aurkitzen da.Zaleak galdetzen ari dira ea erabaki ona izan zen Martin Lasarte kendu eta Philip Montanier jartzea.Baita ea errealako jokalariak egokiak izan daitezkeen Philip Montanierrek errealean jarri nahi duen jokoa egiteko.Jokin Aperribaik aldiz,errealako presidenteak,emaitzak iritsiko direla dio etan Philip Montanierrengan konfiantza osoa duela.Hala ere zaleek pentsatzen dute egokiena taldean aldaketa teknikoren bat egitea izango litzatekeela.

iritzi-artikulua



 Idazlan hau iritzi artikulu bat da,tratu txarrei buruzkoa.Informazioa interneten bilatuta dago.Lan honekin ikasi dudan gauza garrantzitsuena,Interneten toki bat baino gehiagotik informazioa hartu eta haien artean koordinazioa lortzea izan da.Ez dut programa berezirik erabili,Word bakarrik.Hasieran gaia librea zen,baina gero irakasleak tratu txarrei buruz egin behar genuela esan zigun.Nire ustez tratu txarrak oso gai egokia da irtzi artikulu batentzat,zoritxarrez gure gaur egungo gizartean oso hedatuta baitaude tratu txarrak,batez ere gizonen partetik emakumeekiko.Eta nire ustez,emakume asko eta askok,nahiz eta dennuntziarik ez jarri,naiz eta horrelakorik ez adierazi,tratu txarrak jasan behar izaten dituzte,baina beldurra dute.Beldurra dute denuntziaren ondorioz gizonak hartu  dezakeen jarreragatik.Baliteke denuntziaren ondorioz hartutako jarrera horrek tratu txar gehiago eta gogorragoetara eramatea,baina baliteke denuntziari esker emakumeak tratu txar gehiagpo jasan behar ez izatea.

TRATU TXARRAK
Tratu txarrak gure gizarteko arazo larrienetako bat bihurtzen ari da.Delhin,Indian12 orduro emakume bat hiltzen da bere bikoteak erreta.Emakumearen gorputza gasolinaz estaltzen du eta su ematen dio.
Espainian,2007-ko urtarrilaren eta irailaren artean 75 emakume hil ziren beren bikoteen eskuetan eta ordea,emakumeen %10-ak besterik ez duela bere bikotea salatzen.Gizonezkoek ere jasotzen dituzte tratu txarrak,baina tratu txar kasuen %95-an emakumeak izaten dira biktimak,horregatik gizona hartzen da gehienetan erasotzaile bezala eta emakumeak biktima bezala.Erasotzaileak,gehienetan aitzakiak jartzen ditu.Aitzaki hauek ondorioak hain larriak ez izateko izaten dira.Adibidez,gizon salatu batek esan zuen,sekula ere ez zuela pentsatu bere bikotekidearekin biolentoa izaten ari zenik,zeren ez ziola erasotzen gizonezko bati erasotuko liokeen bezala.Eraso guzti hauen eragileak gehienetan drogak edo eta alkohola izaten dira.Badago sindrome bat “El sindrome de Estocolmo” izenekoa,eta gezurra dirudien arren,sindrome hau pairatzen duten emakumeek,erasoa jaso ondoren,beren bikoteekin itzultzen dira eta gainera babestu egiten dituztenak.

lunes, 21 de mayo de 2012

Iragarkia

Bideo hau,hirugarren adineko pertsonentzat egindako iragarrki asmatu bat da.Etxean nuen materialarekin inprobisatuz gauzatu dut bideo hau.Bideo hau grabatzean ikasi dudana,ni agertzen naizen iragarki bat grabatzea izan da.Bideoa editatzeko,Movie Maker programa erabiltzen ikasi dut,eta gero bideoari aplikatzen.Oso programa erabilgarria iruditzen zait niri,nire bideoei kredituak gehitzeko adibidez.Iragarki hau baino lehenago,beste bat grabatu genuen,bera gitarra eta nik bateria jotzen,punk kontzertu bat iragartzen.Intentzioa,iragarki hori biok erabiltzea izan zen,baina gero esan ziguten bakoitzak bat egin behar zuela,eta hau ere,elkarrizketa bezala,azkeneko momentuan eta presaka antolatu behar izan nuen.Azkenean nahiko ondo atera zitzaidan,espero nuenerako.Lan askoz kaskarragoa espero nuen.

elkarrizketa

Bideo honetan nire aitona-amonei egindako elkarrizketa ikusten da.
Elkarrizketa honen galderak,klasean idatzi nituen.Elkarrizketatuak nire
aitona-amonak dira.Elkarrizketa hau grabatzen ikasi nituen gauzak,
aldizkaritzako lanak beste pertsona batzuekin lan eginez egitea eta grabatzea izan dira,gero bloggean publikatzeko.Elkarrizketa hau antolatu eta gauzatzeko arazo asko eduki nituen.Batetik ez nuen denborarik elkarrizketa hau grabatzeko,eta gau batean grabatu behar izan nuen aitona-amonen etxean.Telefono mugikor batekin grabatuta dago,eta kalitatea ez da oso ona,baina ezin izan nuen beste ezerrekin grabatu,elkarrizketa oso improbisatua baitago,eta ahalik eta laburren eginda.Gero,bideoa movie maker programarekin editatu nuen,eta nahiko ondo gelditu del auste dut,kreditoak beharrezkoak baitziren.

Albiste detailatua


Albiste honetan albisteari detaileak gehitzen ikasi dut,eta nire gustoko musika talde bat aldizkaritzako lan batekin lotzen.Kontzertuaren datuak ez dira errealak,baizik eta nik asmatuak,lanaren helburua burutzeko.Lanaren helburua izan da,albiste batek eduki behar dituen atalak errespetatzen dituen albiste bat sortzea.Horretarako izenburu bat eduki behar du,azpititulu bat,gorputza,eta informazioa gehitzen duten lehioak.Lan hau ere kurtsoko lehenengo ebaluaketakoa da, eta guztiz ondo ez egotea izango da arruntena.Kurtsoan zehar,albiste asko ezditut idatzi,hiru albiste labur eta albiste detailatu bat,besterik ez.Geroz eta albiste gehiago idatzi,hobetzen joango dira,dena ondo egon arte.Baina horretarako gehiago idatzi behar ditut,eta ez daukat denborarik,burtsoa amaitzen ari baita.


                      Albistea


AC/DC-k Donostian eman behar zuen kontzertua ia-ia bertan behera gelditu da
AC/DC-k Donostian eman behar zuen kontzertua ia-ia bertan behera gelditu da Donostiako udalaren egoera ekonomikoarengatik
AC/DC musika talde ingelesak Domostian ekainaren 26-an eman behar zuen kontzertua ia-ia bertan behera utzi behar izan da,musika talde ospetsuak eskatzen zuen diru-saria udalak ezin baitzuen ordaindu.


Musika taldeak 25.000 euro eskatzen zituen kontzertuaren diru-sari bezala,eta sarreren irabazien %25-a.
Taldeak 25.000 euro eskatzen zituen.
Horrez gain,materiala,segurtasuna eta abar ordaindu behaz ziren,eta une hauetan dagoen krisialdiarekin udalak ezin du hori ordaindu.
Lehengo astean bildu ziren musika talde ingelesaren errepresentatzailea eta Donostiako alkatea,eta akordu batera iritis ziren.Kontzertuagatik eskatzen zuten dirusariaren erdia kobratuko dute,eta sarreren irabazien %15-a.
Azkenean diru sariaren %15 a kobratuko dute bakarrik.

AC/DC-k bere abesti ezagunenak joko ditu,adibidez You shook me all night long,Back in black edo Dirty deeds done dirt cheap.Horretaz gain Martxoan argitaratuko duten albun berriaen laburpen bat.Disko onen izena Hell in flames da,eta AC/DC-ren 70.hamarkadako abeslariarekin,Bon Scottekin konposatu eta jo zituzten abestien laburpen bat.
Bon Scott drogen munduan zebilela hil zen sobredosi baten erruz.
AC/DC-k Euskal-Herrian eman zuen azkeneko konzertua Bilbokoa izan zen.
Disko berrearen prezioa 60 eurokoa izando da Angus Young,AC/DC taldeko lehen
irteeran. gitarrista bere lanetan.
Kontzertuan salgai egongo da disko berria.
Kontzertuaren agertokia Anoeta futbol zelaia izando da.
Kontzertura mundu osoko pertsonak joango dira;Asia,Europa,
Afrika eta Amerika kontinenteetako pertsonak.Sarreraren prezioa 80 eurokoa izango da,baina salmentara irten baino
lehen erreserbatuta sarreraren prezioa 110
eurokoa izango da.Salmentan jarrito den sarrera kopurua 80.000 sarrerakoa izango da.Jendearen artean galdetu ostean,aste oso bat salmenta puntuaren haurrean emateko prest dagoenik ere topatu dugu.


80.000 sarrera salduko dira mundu osoan kontzertu honetarako.



PERU ALKORTA DBH 3.B         (albistea ez da erreala)